Datorren larunbatean, urtarrilak 26, janari-bilketa egingo da Herriko Plazan, Saharautz elkarteak antolatuta, 10:00etatik 15:00etara bitartean.
Herriko Plazan haima
bat jarriko da eta bertan izango dira Saharautz elkarteko Orioko ordezkariak, bilketa-lanak koordinatzen.
Aurreko urteetan bezala, sahararren errefuxiatu-guneetara bidaliko da biltzen den janari guztia, hango bizi-baldintza gogorrak goxatzen laguntzeko.
Jasoko den jeneroa
Denboran luzez irauten duen jeneroa da bilduko dena: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak?), pastak, arroza, arrain-kontserbak?
Horrez gain, pardelak ere bilduko dira, bai helduentzat eta bai haurrentzat.