Karaoke saioa urtarrilaren 26an izango da ikastolako areto nagusian, 17:00etan hasita.
LH3tik hasi eta DBH2ra arteko haurrek daukate parte hartzeko aukera. Izena emateko azken eguna osteguna izango da, urtarrilak 24.
Izena eman nahi dutenek Ametsa gaztelekura jo behar dute eta apuntatzeko momentuan aukeratu behar dute zer kantatuko duten. Horretarako, Txurrumuskik zerrenda bat osatu du hainbat kantarekin eta horien artean aukeratu behar dute gaztetxoek.