Sahararen aldeko janari-bilketa egingo da larunbatean

Datorren larunbatean, urtarrilak 26, janari-bilketa egingo da Herriko Plazan, Saharautz elkarteak antolatuta, 10:00etatik 15:00etara bitartean.

Herriko Plazan haima bat jarriko da eta bertan izango dira Saharautz elkarteko Orioko ordezkariak, bilketa-lanak koordinatzen.

Aurreko urteetan bezala, sahararren errefuxiatu-guneetara bidaliko da biltzen den janari guztia, hango bizi-baldintza gogorrak goxatzen laguntzeko.

Jasoko den jeneroa

Denboran luzez irauten duen jeneroa da bilduko dena: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak?), pastak, arroza, arrain-kontserbak?

Horrez gain, pardelak ere bilduko dira, bai helduentzat eta bai haurrentzat.