Herrio natur taldeak jostailuak trukatzeko azoka egingo du abenduaren 15ean. Horretarako, aldez aurretik, jostailuak bilduko ditu azaroaren 30ean eta abenduaren 14an.
Herriok dei egiten die oriotarrei, etxean zokoratuta dauzkaten jostailuak atera eta azokarako uzteko.
Hau da Herrio taldeak azoka dela-eta prestatu duen prentsa-oharra:
Jostailuak trukatzeko azoka
Abenduaren 15ean, larunbata, Herrio Natur Taldeak antolatuta, Jostailu Erabilien 3. Azoka izango da egun osoan Herriko Plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian jarriko da).
Horretarako, etxean erabiltzen ez dituzuen ?edo behar ez dituzuen? jostailuak badituzue, orain duzue horiei guztiei erabilpen berria emateko aukera. Elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea dugu helburu eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea.
Bilketa
Azoka eguna baino lehen jostailuen bilketa egingo da.
Azaroak 30, ostiralean:
? 16:00etatik 17:00etara, Zaragueta Eskolan.
? 16:30etik 17:30era, Ikastolan.
? 18:00etatik 20:00etara, Kosta Tailerrean.
Abenduak 14, ostiralean, berriz ere Kosta Tailerrean izango gara, azken jostailuak jasotzen, 18:00etatik 20:00etara.
Biltzen dugun guztia abenduaren 15eko azokan ikusgai jarriko dugu, goizean 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 15:30etik 18:00etara Herriko Plazan.
Truke sistema
Bilketa egunetan etxetik ekarritako jostailuak sailkatu egingo ditugu hiru koloreren arabera: horia, urdina edo gorria. Nahi izanez gero, koloretako txartel bat jasoko duzue, azoka egunean kolore berdineko txartela duen beste jostailuren batekin trukatzeko.
Mahaietan izango ditugun jostailu guztiak ondo begiratu eta gustukoena aukeratzea izango duzue.
Azokara hurbiltzen zaretenak egun horretan etxetik ekartzen dituzuen jostailuak guk azokan jarritakoekin trukatu ahal izango dituzue.
Larunbat arratsaldean, azken orduan, jostailurik ekarri ez dutenek (txartelik ez dutenek) gustuko duten jostailu hori etxera eramateko aukera izango dute.
Kontuan izatekoak
Ekimen honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:
- Jostailuek osorik egon behar dute, egoera onean. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez dugu jasoko.
- Azoka egunean, jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek arduradun batekin etorri beharko dute.
- Behin azoka amaitutakoan, inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batera bideratuko dira.