Udal Elkarteak ikastaroa antolatu du enpresa txikientzat

Beren enpresan negozio berri arrakastatsuak sortu nahi dituzten enpresari txikiei zuzenduta dago ikastaroa eta azaroaren 29an izango da, ostegunarekin, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Zarautz, Urdaneta bidea 6).

Udal Elkarteak prestakuntza tailer bat antolatu du, BIC GIPUZKOA BERRILAN-ekin elkarlanean, beren produktu/zerbitzua hobetu edota produktu/zerbitzu berri bat garatu nahi duten Urola Kostako enpresentzat.

Ikastaroaren edukiak

  • Barnekintzailetasunaren garrantzi estrategikoa
  • Erakunde-kultura eta komunikazioa
  • Lidergo erantzukizuna eta ekimenen kudeaketa ekonomikoa
  • Ekintzaileak identifikatu, prestatu eta kudeatzea
  • Ekimenak garatzeko lan-prozesuak eta jarraipenerako tresnak

Ikastaroa azaroaren 29an izango da (osteguna), 09:00etatik 13:00etara, Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Abenda