Mankomunitateak tuperrak banatuko ditu astearte arratsaldean eta ostegun goizean

ONTZIRATU ZAITEZ! kanpainaren barruan plastikozko tuperrak banatuko ditu Urola Kostako mankomunitateak, arrandegietako paper eta plastikozko poltsen kopurua murrizteko.

Banaketa bi egunetan egingo da Orioko Plazan: azaroaren 6an, asteartea, 16:30etik 19:30era; eta azaroaren 8an, osteguna, 9:00etatik 13:00etara.

Urola Kostako Mankomunitateak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta eskualdeko 23 arrandegiek ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatuko dute, arrandegietan erabiltzen diren paper eta plastikozko poltsak murrizteko eta, horien partez, bestelako ontzi edo tuperrak erabiltzea bultzatzeko.

Oraingoz, arrandegietan

Kanpainaren barruan, guztira, 13.500 ontzi berrerabilgarri banatuko dira bost udalerrietan. Eskualdeko 23 arrandegiek hartuko dute parte kanpainan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako arrandegi guztiak).

Kutxa Ekoguneak 2011ko maiatzean ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina Hernanin martxan jarri zuenetik, egitasmoa Gipuzkoako hainbat herritara zabaldu da. Ordutik ia urtebete igaro ondoren, herritarrek ontzi horien erabilera barneratu dute, ingurumena kaltetzen duen hondakin kopurua murriztuz.

Ekimen honen helburua hirukoitza da:

  • Batetik, erosketak erosoagoak izango dira, erosleek behin etxera iritsita, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dutelako, modu garbi batean.
  • Bestetik, saltokientzako kostu murrizketa handia suposatzen du, ez baitute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango.
  • Azkenik, hondakin gutxiago ekoiztuko denez, ingurumenarentzat positiboa da.

Zozketak

Erosketak ontzi edo tuperra erabiliz egiten dituen erabiltzaileari zozketarako txartel bat emango zaio. Arrandegi bakoitzak hilero 30 euroko erosketa-bale bat zozketatuko du.

Kanpainaren iraupena

Kanpainak 6 hilabete iraupena izango du