Herrio natur taldeak argazki erakusketa ekarri du kultur etxera

Erakusketa UEUko Euskal Natura elkarteak prestatu du eta azaroaren 5etik 16ra arte izango da zabalik kultur etxeko areto nagusian.

Hegan du izena erakusketak eta animalia hegalarien argazkiak biltzen ditu: hegaztiak, intsektuak eta baita xaguzaharrak ere.

Oso argazki landuak dira bertan erakusten direnak, kartelean ikus daitekeen bezala. Argazkien egileak honako hauek dira: Jose Mari Llavori, Antton Alberdi, Ander Olaizola eta I