Lehen mailako ofizial balio anitzeko lanpostua betetzeko martxan daukan deialdiaren barruan, Udalak publiko egin du deialdirako onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda. Zerrenda hori beheko PDF dokumentuan ikus daiteke. Baztertuak izan direnek bost laneguneko epea dute erreklamazioa aurkezteko edota zuzenketa eskatzeko.
Horrekin batera, deialdiaren epaimahai kalifikatzailea nortzuk osatuko duten ere erabaki du Udalak (ikusi PDFa).
Lehen proba urtarrilean
Deialdiaren barruko aurreneko proba (teorikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea) 2014ko urtarrilaren 16an izango da, ostegunarekin, 10:00etan, Orioko Karela kiroldegian.
Onartu eta baztertuen zerrenda eta epaimahaiaren izendapena (PDF)