Bidasoko itzuliaren 42. edizioko hirugarren etapa Oriotik abiatuko da maiatzaren 9an, 14:25ean eta, Urolako eskualdean 91,5 km egin ondoren, Orion bukatuko da, 17:00ak inguruan.
Hori dela-eta, udaltzaingoak honako hau jakinarazi nahi die herritarrei:
- Irteera eta helmuga Arrantzale kalean jarriko denez, kale horretan aparkatuta dauden autoak kendu egin behar dira maiatzaren 9ko 07:00etarako.
- Karrera hasten den momentuan, 14:25ean, Zarautza joateko bidea itxi egingo da hainbat minutuz, txirrindulariak pasa arte.
- Karrera bukaeran Xuai gainetik pasa behar dute txirrindulariek bi aldiz eta, hortaz, 16:00ak inguruan itxi egingo da Zarauzko bidea, joateko eta etortzeko.
- Zarauzko bidea itxita egongo da karrera bukatu arte. Aurreneko txirrindularia 17:00ak inguruan iritsiko dela aurreikusita dago; baina bidea ez da irekiko azken txirrindularia iritsi arte.
- Orduak, jakina, gutxi gorabeherakoak dira eta aurreratu edo atzeratu egin daitezke, txirrindularien abiaduraren arabera.
Barkatu eragozpenak.