Udaltzaingoak ohar hau argitaratu du, San Nikolas jaietan ibilgailuen zirkulaziorako egingo diren aldaketak direla-eta:
San Nikolas festetan Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, abenduaren 5eko 08:00etatik aurrera, eta itxita izango da abenduaren 9ko 08:00ak arte.
Trafiko aldaketak hauek izango dira:
- Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
- Ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
- Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.
Eskerrik asko aldez aurretik.