2015eko abenduaren 31n, Urtezahar egunean, urteko azken azoka eta San Sivestre lasterketa izango ditugunez, aldaketa batzuk izango dira ibilgailuen zirkulazioan:
- San Silvestre lasterketaren ibilbidea honakoa izango da, Arrantzale kalea, Munto, Antilla kalea, Hondartza kalea eta amaiera Arrantzale kalea. Goizeko 11:30etan haurren lasterketa eta 12:00etan helduen lasterketa izango da. Bidegurutze horietan auto gidariek kontu handiz ibili beharko dute lasterketa pasa bitartean.
- 2015eko azken AZOKA Herriko Plazan kokatuko da.
- Herriko Plaza oinezkoentzako izango da abenduaren 31ko goizeko 08:00etatik 2016ko urtarrilaren 3ko 20:00ak arte.
- Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo da.
- Ibilgailuak Kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
- Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.