Kukuarri astea antolatu du Talai Mendi elkarteak

Hainbat urtetako etenaren ondoren, Kukuarri astea antolatu du berriro Talai Mendi elkarteak.

Maiatzaren 20tik 26ra bitarteko astean izango dira ekitaldiak.

Hau da programa:

MAIATZAK 20, ASTELEHENA

19:00 Maite Maiora mendi lasterkariaren hitzaldia kultur etxean: ‘Nola prestatu mendi lasterketa bat’

MAIATZAK 21, ASTEARTEA

18:00 – 21:00 ‘Autobabesa mendian’ ikastaroa kultur etxean (1. saioa) Izen-ematea: kultur etxean, doan

MAIATZAK 22, ASTEAZKENA

19:00 Egoitz Zubizarreta eskalatzailearen hitzaldia kultur etxean: ‘Patagoniako Cerro Torre: Ferrari bidea’ ‘Poincenot orratza: Williams arrapala’

MAIATZAK 23, OSTEGUNA

18:00 – 21:00 ‘Autobabesa mendian’ ikastaroa kultur etxean (2. saioa)

MAIATZAK 25, LARUNBATA

16:00 – 20:00 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabil dezaten prestatuko da

MAIATZAK 26, IGANDEA. KUKUARRI EGUNA

09:30 Irteera Herriko Plazatik

11:00 Tontorreko gurutzean, meza. Ondoren, salda eta txorizoa beroak