Iñaki Pinedok zuzendutako ‘Ziaboga. Ciaboga’ izeneko dokumentalak Bizkaiko Golkoko traineruen historia kontatzen du, Gipuzkoatik hasi eta Galiziaraino.
Orioko Arraunetxen proiektatuko da maiatzaren 16an, ostegunarekin, 19:00etan hasita.
Dokumentazio-lan handia
Iñaki Pinedo bilbotarrak zuzendu du dokumentala. Iñaki Pinedok lau dokumental hauek zuzendu ditu orain arte:
- “El Hombre que murió dos veces” (2003)
- “Marea” Los efectos del Prestige en Cantabria (2004)
- “La Escuela Fusilada” (2006)
- “Los Otros Guernicas” (2011)
Pinedok Angel Obregon kantabriarrarekin batera prestatu du ‘Ziaboga. Ciaboga’ dokumentala. Angel Obregon ezaguna da traineruen munduan, dokumentazio-lan handia egin duelako.
Dokumentala 72 minutu luze da eta, osatzeko, 30 elkarrizketa baino gehiago egin ditu Iñaki Pinedok traineru-estropaden protagonistekin. Tartean, jakina, oriotarrekin.
Dokumentalaren zuzendari Iñaki Pinedo eta Angel Obregon bera Orioko proiekzioan izango dira eta, behin proiekzioa bukatu ondoren, ikusleen galderei erantzungo diete.
Mikrobus-zerbitzua, Arraunetxera joateko
Dokumentala 2019ko apirilaren 11n estreinatu zen Santanderren eta orain Orion ikusteko aukera izango da, Arraunetxen.
Sarrera doan izango da eta Udalak mikrobus zerbitzua jarriko du Herriko Plazatik Arraunetxera, interesa duten herritarrak bertaraino eramateko. 18:30ean hasiko da mikrobusa zerbitzua ematen eta joan-etorrian ibiliko da.
Dokumentalari buruzko informazio gehiago hemen ikusi daiteke:
https://www.ciabogadocumental.com/