Udalak deialdia egin du, Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta gizarte-zerbitzuen alorreko taldeei diru-laguntzak emateko

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da deialdia (101. zenbakia, 2019ko maiatzaren 30ekoa).

Bi eratako laguntzak emango ditu Udalak: batetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeei, garapen-bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko jarduerak egiteko. Bestetik, gizarte-zerbitzuen alorrean lan egiten duten entitate edo erakundeei, beren egitasmo eta ekintza zehatzak finantzatzeko.

Diru-laguntza eskatzeko epea

Diru-laguntza horietako bat eskatu nahi duten elkarte eta erakundeek hilabeteko epea dute, maiatzaren 31tik kontatzen hasita. Eskaerak Orioko Udalari zuzendu behar zaizkio, deialdiaren oinarrietan zehaztutako agiriak erantsiz.

Deialdiaren oinarriak

Diru-laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitaratu da eta hemendik deskargatu daiteke:

Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako eta gizarte-zerbitzuen alorreko taldeentzako diru-laguntzak (PDF)

 
 

#s3gt_translate_tooltip_mini { display: none !important; }