Datorren larunbatean, ekainak 8, izango da Zarauzko triatloia eta horrek aldaketa batzuk eragingo ditu Orioko zirkulazioan 17:00etatik aurrera:
- N-634 errepidea itxita egongo da Zarauztik Oriorako norabidean, 17:00 eta 18:45 bitartean.
- GI-3161 errepidea itxita egongo da Ubegun Industrialgunetik Lokate baserriraino, 17:10 eta 19:00 bitartean.
- GI-3710 errepidea itxita egongo Lokate baserri paretik Oriorako norabidean, 17:15 eta 19:15 bitartean.
- Txurrukako bidea itxita egongo da, bi norabideetan, 17:30 eta 19:45 bitartean.
Eragozpenak ahalik eta txikienak izateko, antolatzaileek honako neurriak hartuko dituzte:
Zarauztik Oriora etortzeko
- 17:00etatik 18:45era: Autopistaz joan beharko da Aritzetako norabide-aldaketaraino, eta handik buelta Orioko ordaintokian irteteko. Zarautzen boluntarioak egongo dira horren berri emaneteko eta autopistako tiketak banatuko dituzte.
Aiatik Oriora etortzeko
- 17:15etik 19:15era: Arrutiegia auzotik barrena etorri beharko da (Errota jatetxera eramaten duen bidetik). Errotatik Ubegun Industrialderaino lasterketako boluntarioak eta seinaleztapena egongo dira, trafikoa behar bezala bideratzeko.
Andatzatik edo Santiotik Oriora etortzeko
- 17:30etik 19:30era: bi auzo horietatik ezin izango da Oriora zuzenean etorri. Aukera: Aiara igo eta hortik Arrutiegia auzotik eta Errotatik barrena etorri.
Oriotik Aia aldera joateko
- Santio eta Andatzatik barrena, uneoro. Tren-geltokiko errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.
- Zudugarai gainetik eta Laurgainetik barrena, uneoro.
- Altxerri eta Errota aldera ezingo da pasatu, 17:10 eta 19:00ak bitartean
Oriotik Zarautz aldera joateko
- N-634 errepidetik, uneoro. Tren-geltokiko errotondan Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.
Garraio Publikoa
- Lurraldebusek ere aldatu egingo du autobusen ordutegia.
Urgentziazko kasuak
- Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.