Datorren abuztuaren 11n, igandearekin, kontzertua izango da hondartzan, 19:30ean hasita, Udalak eta Enbor Akzio Kulturakak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan.
Kontzertua doan izango da.
SAMBASTIAN (Brasil)
Sambastian taldeak brasildar kultura bete-betean barneratuko ditu entzuleak samba doinuen bidez. Brasildar musikaren ezinbesteko osagaiek ez dute hutsik egingo: dantza, samba, perkusioak… Euskal musikarien eta musikari brasildarren arteko topagunea da Sambastian musika-taldea. Samba doinua jotzeko nahiak erakarrita, Daniel Bordonabak (panderoa), Henrique Barrosek (cavaquinho eta ahotsa), Hugo Silveirak (gitarra eta ahotsa) eta Juan Luis Anulak (perkusioa) osatzen dute taldea.
Ikusi bideo bat hemen: https://youtu.be/w0qJZbDb65o