Mintzalagun programak hizkuntza praktikatzeko aukera ematen die euskara-ikasleei eta beren maila hobetu nahi dutenei, euskaldun zaharrekin harremanetan. Talde txikitan juntatzen dira astean behin, ordu betez, honetaz eta hartaz hitz egiteko, kafe bat hartzen duten bitartean edota paseatzen duten bitartean. Baliabide ezin hobea da euskaraz gehiago eta hobeto egin nahi dutenentzat.
Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatzen du Mintzalagun programa eta AEK-k bideratzen du Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orion.
Eman izena parte hartzeko!
Euskaraz egiteko bultzadatxo bat behar baduzu edo inguruan praktikatzeko inor ez baduzu, joan Orioko euskaltegira eta eman izena Mintzalagun programan.
Euskaraz ondo egiten baduzu eta praktikatu nahi dutenei lagundu nahi badiezu ere eman dezakezu izena. Astean ordubete dedikatu beharko diozu, besterik ez, eta, horretan aritu direnen esanetan, erraz eta atsegina da.
Izen-ematea
Programa guztiz doakoa da eta, izena eman nahi baduzu, hiru bide hauetako bat erabili dezakezu:
- urolakosta@aek.eus helbidera idatzi
- 625 485 215 telefonora deitu
- Orioko euskaltegian galdetu.