Herritar gehienek zorrotz eta egoki betetzen dituzte agintariek konfinamendurako ezarri dituzten arauak, baina batzuek ez, edo ez beti, edo ez behar bezain zorrotz.
- Adineko jendeak, ahal dela, ez du atera behar erosketak egitera. Arrisku-taldekoak dira eta ahalik eta zorrotzen bete behar dute konfinamendua. Herrian antolatu den zaintza-sarea baliatu dezakete erosketak egiteko. Horretarako, nahikoa dute 642 409 422 telefonora deitzea.
- Norbait erosketak egitera ateratzen denean, etxetik gertuen daukan establezimendura joan behar du, kaleko egonaldia ez gehiegi luzatzeko.
- Irizpide bera aplikatu behar da txakurrak paseatzeko ere: etxetik gertuen dagoen parkera eraman behar da txakurra.
- Botikara joatekotan, behar-beharrezko sendagaien bila joan. Sendagaiak benetan behar dituztenek izan behar dute lehentasuna.