Aita Lertxundi kaleko obrak dezente aurreratu dira azken asteetan eta, horren ondorioz, Donostia aldetik datorren autobusa betiko geltokian geratzen da joan den ostiralaz geroztik (ikusi argazkia). Markesina ez dago oraindik jarrita; obrak berriro hasten direnean jarriko dute.
Datozen bi asteetan, gutxienez, obra geldituta egongo da, Espainiako gobernuak hartutako neurrien ondorioz, eta, berriro lanak abiatzen direnean, beste 3-4 aste beharko dira guztiz bukatzeko: aurrena orain arte egindako zatiko baldosak jarriko dituzte eta, ondoren, obraren zati estu eta zailenari ekingo diote: Aritzaga kaleko loturari.