COVID-19 gaixotasunak sortu duen alerta sanitarioaren ondorioz, herritar asko geratu dira egoera zaurgarrian, lana galdu dutelako edo murriztu zaielako, berez bizi zuten egoera zailak okerrera egin duelako, zuzenean ala zeharka gaixotasunaren ondorioak jasan dituztelako…
Hori dela eta, Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuak ahalegin handia egiten ari dira egun hauetan, egoerari aurre egiteko eta irtenbideak eskaintzeko egoera zailetan dauden herritarrei.
Anuska Esnal alkateak eta Maite Ortiz gizarte-laguntzaileak bideo hau grabatu dute, oriotarrei azaltzeko zertan ari diren eta zein zerbitzu baliatu ditzaketen Gizarte Ongizate departamentuan: