Aurreko urtetan bezala, udan kirol egiteko aukera ugari izango dute Orioko haur eta gazteek, Udalak, kiroldegiak eta herriko eragileek antolatutako jardueretan. COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren eraginez, osasun- eta higiene-baldintzak eta aforoak bereziki zainduko dira jarduera horietan, baina, bestela, normaltasunez egingo dira.
Kirol Anitzak izeneko jardueran izena emateko epea aurreko astean ireki zen eta dagoeneko plaza guztiak beteta daude . Gainontzeko kirol-jardueretan izena emateko, ordea, ekainaren 24an irekiko da epea. Izen-ematea Karela kiroldegian egin behar da. Pertsona batek familia-unitate bereko anai-arreben izen-ematea egin dezake, baina ez beste inorena.
(KARKARA aldizkariak utzitako argazkia)
Uztailean eta abuztuan, lau hamabostalditan
Jarduerak hamabostaldikoak izango dira, uztailean eta abuztuan, data hauetan:
- 1. hamabostaldia: uztailak 6 – uztailak 17
- 2. hamabostaldia: uztailak 20 – uztailak 31
- 3. hamabostaldia: abuztuak 3 – abuztuak 14
- 4. hamabostaldia: abuztuak 17 – abuztuak 28
Hauek dira eskainiko diren kirol-jarduerak:
- Pilota
- Surfa
- Igeriketa
- Padela
- Bestelako eskaintzak: atletismoa eta piraguismoa
Pilota-jarduera
Pilotaren hainbat modalitate eskainiko dira: eskuzko pilota, paleta, erremontea, pasaka, eta abar.
NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:
- 10:00-11:00: 2014an eta 2013an jaioak.
- 11:00-12:00: 2012an eta 2011n jaioak.
- 12:00-13:00: 2010ean, 2009an eta 2008an jaioak.
PREZIOA: 40€
TOKIA: Udal-pilotalekua.
ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da eta ordainketa elkarteari egingo zaio.
Surf-jarduera
NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:
- 9:45-10:45 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
- 10:45-11:45: 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
- 11:45-12:45: 2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
2010ean jaioak (LH4) eta helduagoak.
PREZIOA: 40€
TOKIA: Antilla hondartza (Surf-taldearen lokalean)
ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da eta ordainketa elkarteari egingo zaio.
Igeriketa-jarduera
NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:
- 11:00-11:45 (6 ikasle)
- 11:45-12:30 (6 ikasle)
NORENTZAT: 7 urtetik gorakoentzat
PREZIOA: 50€
TOKIA: Karela Kiroldegia
ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da.
Padel-jarduera
NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehenetik ostiralera:
- 10:30-11:30: 6-8 urte
- 11:30-12:30: 9-11 urte
- 12:30-13:30: +12 urte
PREZIOA: 50€
TOKIA: Karela Kiroldegia
ERRESERBA: Plazaren erreserba Karelan egingo da.
Bestelako jarduerak
Udalak antolatutako jarduerez gain, beste bi kirol-jarduera ere egiteko aukera izango dute gaztetxoek:
- Atletismoa
- Piraguismoa
Atletismo-jarduera
NOIZ: Hiru hamabostalditan: uztailaren 6tik abuztuaren 14ra. Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala:
- 10:15-11:15
- 11:30-12:30
NORENTZAT: DBH1etik aurrerakoentzat
PREZIOA: 50€
INFORMAZIO GEHIAGO eta IZENA EMATEKO: Aitor Rubio 666 756 811
Piraguismo-jarduera
NOIZ: Lau hamabostalditan. Astelehena, asteazkena eta ostirala:
Ordutegia marearen arabera izango da, goizez zein arratsaldez.
NORENTZAT: 10-16 urte bitartekoentzat.
PREZIOA: Aukeratzen den modalitatearen arabera.
TOKIA: Arraunetxe
INFORMAZIO GEHIAGO eta IZENA EMATEKO: Begi Bistan 654 980 067