Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean, distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduta. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:
1.- 2020ko 4. hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.
2.- Otsailaren 11ko 44/2021 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 2/21 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.
3.- Onartzea, egoki bada, BPXPORT XXI SLU enpresari dirulaguntza ematea 2020ko martxoaren 13tik ekainaren 14ra COVID-19 pandemiaren ondorioz instalazioak ixteak ekarritako desoreka ekonomikoa konpentsatzeko.
4.- Onartzea, egoki bada, BPXPORT XXI SLU enpresako langileei ordaindu beharreko kontraprestazio ekonomikoa, 2020. eta 2021. urtetan lan-hitzarmen berria dela-eta egindako soldata-egokitzapenaren ondorioz.
5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Musika Eskolako ikasketen tarifak, 2021-2022 ikasturterako.
6.- Onartzea, egoki bada, A-19 Botaleku areako kontzertazio-batzordearen, Gipuzkoako Urak SAren eta Orioko Udalaren artean izenpetu beharreko lankidetza-akordioa, Botalekuko ur-hornidura eta saneamendurako, eta alkateari ahalmena ematea lankidetza-akordioa izenpetzeko Orioko Udalaren izenean.
7.- Eskariak eta galderak.