Asteartean jarriko dira salgai «Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlanerako sarrerak

Martxoko kultur programaren barruan, Xake Produkzioak taldearen «Fadoak entzuten zituen gizona» antzezlana ikusteko aukera izango da Orion martxoaren 12an, Arraunetxen, 19:00etan.

Datorren asteartean, martxoak 2, hasiko dira saltzen Kepa Errasti, Ane Gabarain eta Iñigo Aranbarri aktoreen antzezlanerako sarrerak, 10 euroko prezioan. Beti bezala, sarrerak arratsaldean jarriko dira salgai, kultur etxean.

Gogoan izan aforoa mugatuta dagoela Arraunetxen (70 lagun) eta, beraz, garaiz ibiltzea komeni da, sarrerak eskuratzeko.

«Fadoak entzuten zituen gizona» anzezlana

Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado-lehiaketa amateur batera doa, bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen zuten elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berririk izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere Masku izeneko pertsonaia misteriotsuak baldintzatuko duelako.

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria: Getari Etxegarai

Egilea: Txarli Andrade

Aktoreak: Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti eta Ane Gabarain

Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal

Argiztapen-diseinua: David Alkorta

Eszenografia-diseinua: Isabel Akosta eta Eider Ibarrondo

Musika-konposizioa: Pascal Gaigne

Eszenografiaren eraikuntza: Mikel eta Gorka Sagarminaga

Produkzioa: Xabier Ormazabal eta Kepa Errasti

Salmenta: Xake Produkzioak