Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da ostiralean liburutegian

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da ostiral honetan, apirilak 4, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Miriam lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat da.