Hilerriko lurzorua berrituko du Udalak, asteartean hasita

Hilerriko zati batean asfaltozko lurzorua oso hondatuta dago eta konpontzeari ekingo dio Udalak, asteartean, maiatzak 11n, hasita.

Gaur egun asfaltozkoa da lurzorua eta, horren ordez, inprimatutako hormigoia jarriko du Udalak.

Astebete inguru iraungo dute lanek. Bitarte horretan hilerria erabiltzeko moduan izango da denbora gehienean, baina, momentu jakin batzuetan, pasaera itxi egingo da barruko zenbait kaletan.

Lanak Uzkue Eraikuntzak SL enpresak egingo ditu.

Barkatu eragozpenak.

hilerriaBI21