Udalak, urtero bezala, etxera bidaliko dizkie aparkatzeko eranskailuak ibilgailuen zerga dagoeneko ordainduta daukatenei (betiere, Udalarekin zorrik ez badute).
TAO sistema martxan jarri aurretik jasoko dute eranskailua etxean, maiatzaren bukaera baino lehen.
Ordaintzeko epeak
Ordainketa helbideratuta daukatenei apirilean kobratu zaie ibilgailuen zerga.
Helbideratuta ez dutenek apirilaren 30era arteko epea zuten, zerga borondatez ordaintzeko. Epearen barruan ordaindu ez dutenei %5eko errekargoa aplikatzen zaie.
Zerga aurrezki-kutxa edo banketxe baten bidez ordaindu behar da, gaian ibilgailuaren matrikula jarrita.
Udalak ekainaren 1ean jarriko ditu martxan TAO makinak
Urtero bezala, ekainaren 1ean jarriko dira martxan hondartzako eta futbol zelaiko TAO makinak, eta irailaren 12ra arte izango dira funtzionamenduan.
Aparkatzeko eranskailua erosteko aukera
Kasu hauetakoren batean daudenek —eta horiek bakarrik— aukera izango dute, 60 euro ordainduta, aparkatzeko eranskailua erosteko, udaldi osorako balioko diena:
- Aian erroldatuta daudenak. Aurkeztu beharreko agiriak: errolda-agiria, ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta ordainketa egin izanaren agiria.
- Kanpoan erroldatuta egon arren, Orion lan egiten dutenak. Aurkeztu beharreko agiriak: lan-kontratuaren kopia konpultsatua, ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta ordainketa egin izanaren agiria.
- Orion erroldatuta dauden eta enpresaren ibilgailuren bat erabiltzen dutenak (familia-unitate bakoitzeko eranskailua bakar bat erosi ahal izango dute). Aurkeztu beharreko agiriak: enpresak emandako agiria, ibilgailuaren ohiko gidaria dela ziurtatzen duena; ibilgailuaren zirkulazio-baimena; eta ordainketa egin izanaren agiria.
- Orion etxebizitza daukatenak, baina herrian erroldatuta ez daudenak (familia-unitate bakoitzeko eranskailua bakar bat erosi ahal izango dute). Aurkeztu beharreko agiriak: Etxebizitzaren jabetza akreditatzen duen eskritura edo erregistro-agiria; ibilgailuaren zirkulazio-baimena; eta ordainketa egin izanaren agiria.