Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza
Baldintzak
- Errotulua euskara hutsez idatzia izango da.
- Euskaraz txukun idatzitakoa izango da (horretarako, dendariak Euskara Zerbitzuaren aholkua eska dezake).
- Errotulua euskaraz jartzeko Udalaren diru laguntza jaso duen pertsonak ezin izango du jaso, bost urteko epean, beste horrelako diru laguntzarik establezimendu bererako.
- Udalak kostuaren % 50 ordainduko dio dendariari; baina, gehienez ere, 340 eurokoa izango da laguntza. Hau da, norbaitek 1000 euro balio duen errotulua jartzen badu, jasoko duen diru laguntza ez da izango 500 eurokoa (% 50), baizik eta 340koa.
Eskaera nola egin
Behin errotulu berria instalatuta dagoenean, dendariak hemen dagoen instantzia bete behar du eta errotuluaren fakturarekin batera entregatu Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan.