Igandean, uztailak 20, San Miguel ligaren 7. jardunaldia jokatuko da Orioko errioko uretan. Bizkaiko golkoko 12 trainerurik onenak lehiatuko dira eguerdiko hamabietan hasiko den estropadan.
Estropadan jokatuko den banderak inskripzio hau darama: Orioko Estropadak – Orio Kanpina. 24. aldia da Orioko bandera jokatzen dela, eta bigarrena ‘Orio kanpina’ izenarekin.
Banderak Orioko kanpinaren izena daramanez, kanpinean bertan egin zuten estropadaren aurkezpena uztailaren 16an.
Aurtengo estropada erlojuaren kontra jokatuko da eta barruko baliza Herriko Plazaren parean izango da.
Euskotren ligako estropada
Egun berean Euskotren ligako estropada ere jokatuko da eta bertan parte hartuko dute emakumeen ligako lau tripulazioek: Zumaia, Hibaika, Samertolameu eta San Juan