Informazio saioa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak uztailaren 24an, ‘Global Training’ beken berri emateko

GARAPEN Elkarteak, Donostia Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, 2014ko Global Training programa abian jarri du.

GARAPEN Elkarteak (Urola Kostako Udal Elkartea bertako kide da), Donostiako Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, 80 Global Training beka emateko deialdia egin du.

15 beka Garapenek kudeatuko ditu zuzenean, profesionaltasuna eta nazioartekotzea euskal gazteen laguntzeko.

Global Training nazioarteko mugikortasun programa bat da. Helburua da 30 urte baino gutxiago dituzten gazteei eta unibertsitate eta goi-mailako lanbide heziketako ikasketak dituztenei aukera ematea atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako 8 hilabeteko praktikak egiteko.

Programa hau Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak finantzatzen du.

Beken iraupena: 8 hilabete

Diru-laguntza: 1.124,77€

Herrialde xedeak: Europa (Txekiar Errepublika, Alemania, Italia , Erresuma Batua…) eta Latinoamerika (Kolonbia, Txile, Paraguai, Mexiko…).

Profil profesionalen lehentasuna: Ekonomia , ingeniaritza, biologia, elikagaien teknologia, soziologia, turismoa, albaitaritza, ingeniaritza agronomoa, historia, arkeologia…

Izena emateko epea: ekainaren 24tik uztailaren 28ra.

Informazio-saioa: Urola Kostako Udal Elkarteak informazio-saioa antolatu du interesa duten eskualdeko pertsonentzat. Saio hori izango da uztailaren 24an, 10:00etan euskaraz eta 13:00etan gaztelaniaz, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).