Udalak antolatutako udako kultur agendaren barruan zine-emanaldia izango da larunbat honetan, abuztuak 2, 22:00etan hasita.
Emanaldia hondartza ondoko belardian izango da, mendi aldeko inguruan.
Euria ari badu, bertan behera geratuko da emanaldia.
La llave mágica
1995ean egindako pelikula estatubatuar hau familia osoak ikusteko modukoa da. Haur batek opari berezi batzuk jasotzen ditu 9 urte betetzen dituen egunean eta, opari horiei esker, abentura harrigarriak biziko ditu.
Filma gaztelaniazko bertsioan proiektatuko da.