Dantza Konpainia Nazionalak Giselle balletaren bertsio berritua aurkeztuko du maiatzaren 29an, igandearekin, Donostiako Kursaal aretoan. Saiora joan nahi duten oriotarrek autobusa doan izango dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta Zumaiatik datorren autobusa 18:10ean pasatuko da Orioko autobus geltokitik.
Espainiar erromantizismoaren ikuspegitik sortutako Giselle ikuskizuna ballet klasikoaren gailurrean kokatzen da. Jatorrizko elementuak baztertu gabe, escuela bolera deritzonaren eta espainiar tradizioaren detaileak uztartu ditu bertsio honek.
Nork bere sarrera erosi behar du
Ikuskizunera joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean.
Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar da, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita edo 943 83 55 65 telefonora deituta.
Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.
Ordu Gaztea / Langabetuak
Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera erreserbatu behar dute 943 83 55 65 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.
Autobuserako izena emateko azken eguna maiatzaren 23a izango da.
Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).