Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren bukaeran, Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa 9. edizioa izango da, eta igandean hasiko dute programa, mendi-lasterketarekin. Mendi-irteera, gaztetxoentzako ikastaro eta probak, hitzaldiak eta hainbat kirol probatzeko hitzorduak nagusituko dira egitarau oparoan.
Hau da Talai Mendik antolatu duen jarduera-programa:
Maiatzak 22, igandea
- 10:00 Mendi-lasterketa. Irteera, Herriko Plazan.
Maiatzak 23, astelehena
- 17:00 Iparrorratza eta mapa erabiltzeko ikastaroa, 10-14 urte arteko gaztetxoentzat (GOT taldea). Aurrez izena eman behar da (adina adierazita), 625 706 438 telefonora whatsappa bidalita. Gaur da izena emateko azken eguna (maiatzak 19).
Maiatzak 24, asteartea
- 17:30 Orientazio-proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dituzte, eta edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edo taldean. Hasteko lekua: Talai Mendiko lokala.
Maiatzak 26, osteguna
- 17:00-20:00 Slackline-a Tirolina parkean.
Maiatzak 27, ostirala
- 19:00 Alex Txikonen hitzaldia kultur etxean: Mundu bat motxilan. Aurrez gonbita hartu behar da kultur etxean.
Maiatzak 28, larunbata
- 16:00-19:30 Rokodromoa kiroldegian, adin guztietako haurrentzat.
- 16:00-19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera.
- 16:00-19:30 Tirolina elizatik plazara.
Maiatzak 29, igandea. KUKUARRI EGUNA
- 09:00 Irteera Herriko Plazatik
- 11:00 Tontorreko gurutzean, elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.