Urola Kostako Udal Elkarteak eta Orioko Udalak antolatuta, Ecoembes enpresak tailer informatzaileak emango ditu Herriko Plazan ostiral arratsaldean eta larunbat goizean.
Horretarako, karpa bat jarriko dute eta hainbat jarduera egingo dituzte, haur eta helduentzat, honako helburuak betetzeko:
- Hondakinak birziklatzeko premia gizarteratzea.
- Ahalegin horretan herritarren parte-hartzea bultzatzea.
- Edukiontzien erabilerari buruzko argibideak ematea eta zalantzak argitzea: zer hondakin mota doan edukiontzi bakoitzean, nola bereizi hondakinak etxean…
- Berdegunearen garrantzia nabarmentzea.