Udalak bi panel digital jarri ditu herrian, herritarrei eta bisitariei Orioko albisteen, oharren, agendaren eta bestelako edukien berri emateko. Herriko Plazan kokatu da bat, eta hondartzan bestea, eta informazio praktikoa eskaintzea dute helburu.
Lehen egun hauetan albisteak, oharrak eta agendako edukiak erakusten dituzte, eta pixkanaka, bestelako eduki batzuk ere gehituko dira: garraio publikoaren ordutegiak, eduki turistikoak, herriko intzidentziak… Herriko martxaren berri izan nahi duenak beste bide hau ere izango du aurrerantzean.
Paneletan ez da publizitaterik erakutsiko eta, salbuespenak salbuespen, Udalaren informazioa da bide horretatik zabalduko dena.