Bularreko minbiziaren aurkako eguna dela-eta, Katxalin elkarteak informazio-mahaia jarriko du ostegunean, urriak 16, asteko azokako postuen artean.
Mahai horretan informazioa zabalduko da bularreko minbiziari buruz eta elkartearen lanari buruz.
Katxalin elkartearen Orioko taldea arduratuko da mahaiaz, Udalaren laguntzaz, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu bertara azaltzera.
Mahaia jarrita egongo da goizeko bederatzietatik ordu bata ingurura arte.
Hitzaldia urriaren 30ean
Elkarteak egiten duen sentsibilizazio-lanaren barruan bularreko minbiziaren gaiari buruzko hitzaldia antolatu du urriaren 30ean kultur etxean, 18:00etan. Arrate Plazaola medikoa izango da hizlari.