Danbolin musika-eskolako bandak Villabonan joko du larunbatean

Musika-banden I. topaketa antolatu du Loatzo musika-eskolak Villabonan, eta Orioko bandako 40 kidek parte hartuko dute bertan.

Topaketa martxoaren 30ean izango da, larunbatarekin. Hiru musika-eskoletako bandek parte hartuko dute: Tolosako Eduardo Mokoroak, Anoeta eta Villabonako Loatzok eta Orioko Danbolinek.

Oriotik musika-bandako 40 ikasle joango dira topaketara, Olaia Askasibar zuzendariaren esanetara.

Eguneko programa

Hau izango da eguneko programa:

17:30 Musika-banden kalejira Villabonako kaleetan barrena.

18:30 Kontzertua Txistularien plazan.

Danbolin Musika Eskolako ikasle txikien bandak, "Swahili Folk Hymn" joko du kontzertuan, eta ikasle gazteen bandak, berriz, "Loretxoa" eta "The Best of Queen". Ondoren, bi bandek batera "Raimons" joko dute. Kontzertuari amaiera emateko, Topaketan parte hartzen duten banda guztiek batera "Xalbadorren heriotzean" abestia joko dute.

 
 
#s3gt_translate_tooltip_mini { display: none !important; }