Sare sozialei buruzko ikastaroa izango da ostiralean ekintzaile eta enpresari txikientzat

Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro bat antolatu du, ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresarientzat, sare sozialen erabilerari buruzkoa. Saioa maiatzaren 24an izango da, ostiralarekin, 09:30etik 13:30era.

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaileei eta enpresariei erakustea sare sozialen inguruko erabilera profesionalago bat egiten. Betiere, marketin eta komunikazio erreminta gisa ulertuta, sare sozialen bitartez bezero berriengana iritsi eta sarean beren ikusgaitasuna areagotu dezaten.

Lau orduko saio trinkoa

Prestakuntza 4 orduko saio trinko bakar batean eskainiko da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.

Saioan gai hauek landuko dituzte:

  • Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
  • Sare sozial ohikoenen kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
  • Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.

Informazioa eta izen-ematea

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea 
Enpresa Sustapena (Johanna Pino)
Tel. 943 890808
jpino@urolakosta.eus
www.ekiten.org