Moilako zirkulazioa bi noranzkotan jarrita dago dagoeneko

Traducción automática al castellano

Egun hauetako euriak atzeratu egin du lurreko markak eta seinalizazioa pintatzea, baina dagoeneko bukatuta daude pintaketa-lanak eta, beraz, Udalak aldatu berri du  moilako zirkulazioa: aurrerantzean, bi noranzkotan izango da eta, beraz, moilatik pasatuko dira ibilgailuak bai herritik ateratzeko eta bai herrira sartzeko.

Herritarrei gogorarazten zaie moilatik barrena ateratzeko bidea N-634 errepideko zubiaren azpitik pasatzen dela eta, beraz, 2,40m baino altuago diren ibilgailuek ezin dutela hortik pasatu. Ibilgailu horiek, nahitaez, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.