Plataforma online bat sortu du BPXport enpresak, herritarrei laguntzeko jarduera fisikoa etxean egiten

Traducción automática al castellano

Kiroldegia kudeatzen duen enpresak, BPXport, lanean ari da, koronabirusaren krisia sortu zenetik, herritarrei aukera errazteko jarduera fisikoa etxetik egin ahal izan dezaten. Horretarako, plataforma digital bat eratu dute eta enpresako langile eta monitoreek bideoak grabatu dituzte, herritarrek erabiltzeko. Plataforma digitala helbide honetan dago:

https://entrenadesdecasa.bpxport.es/

Plataforma horren bidez, bost motatako jarduera egin daitezke:

  • Jarduera koreografiatuak
  • Jarduera funtzionalak
  • Gimnasia leunak
  • Familian egiteko jarduerak
  • Lehen sorospenei buruzko bideoak

Plataforma euskaraz zein gaztelaniaz erabili daiteke. Bideoak BPXporteko zentro guztietako monitoreek egindakoak dira, plataforma aberastu eta anitzagoa egiteko.

Etengabe eguneratuko dute plataformako edukia eta funtzionalitate berriak erantsiko dizkiote aldiro-aldiro: zuzeneko klaseak, eguneroko errutinak…

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.