Udaletxeko balkoian dago ikusgai Kontxako bandera

Traducción automática al castellano

Orioko nesken traineruak joan den igandean irabazitako Kontxako bandera egun osoz izango da gaur udaletxeko balkoian, herritarrek ikusi ahal izateko.

Tradizioak agintzen du, arraunlariei egindako errezibimenduaren ondoren, bandera udaletxean jartzea, herriko arraunzaleek bertatik bertara ikusteko aukera izan dezaten. Aurten igandean ez zen arraunlarien errezibimendurik egin, COVID-19ak sortutako osasun-larrialdiagatik, baina Udalak eta Arraun Elkarteak atzo egin zieten omenaldia neska arraunlariei, Arraunetxen antolatutako ekitaldi batean. Ekitaldi horren ondoren, tradizioari segituz, gaur bandera udaletxeko balkoian zintzilikatzea erabaki zuten.

Bandera egun osoan izango da balkoian eta bihar erretiratuko dute.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.