«Arnasa gara» du izena kanpainak eta helburu hau du: arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmentzea.
Kanpaina orain dela bi urte abiatu zen, eta orain aurkeztu den fase berrirako zortzi bideo labur sortu dituzte, hizkuntza-ohituren inguruan hausnartzeko. Bideo horiek datozen bi hilabeteotan zabalduko dituzte, astero bat . Kanpainari hauspoa emateko, musikarien, aktoreen, kazetarien eta kirolarien laguntza izango dute sare sozialetan.
Hiru Damatxo komunikazio-enpresak egin ditu zortzi bideoak eta sare sozialetan eta ohiko mezularitza-aplikazioetan zabalduko dira. Astero bideo bat zabalduko dira eta dagoeneko kalean da lehenbizikoa. Lehen bideoan bi neska katalan agertzen dira, bisitan Euskal Herrira etorri eta euskararekin topo egitea espero dutenak:
Kanpainari buruzko informazio gehiago: