Berriro erabilgarri dago Bizkarreneko etxearen atzeko lurpeko hondakin-gunea

Traducción automática al castellano

Herriko Plazan eta ingurutan egindako obren ondorioz, denbora luzez, Bizkarreneko etxearen atzeko lurpeko edukiontziak ez dira egon erabilgarri. Behin obrak bukatuta, Udalak erabilgarri jarri ditu ostera, gaurtik hasita.

Ondorioz, Arostegineko tailerraren ondoan behin-behinekoz jarri ziren edukiontziak erretiratu egin ditu Udalak eta, aurrerantzean, inguruko bizilagunek Bordatxo tabernaren atzeko gunera bota behar dituzte beren hondakinak, lehengo txartel magnetiko berak erabilita.

Arostegineko behin-behineko hondakin-gunean zegoen beiraren edukiontzia Endaia plazan jarriko du Udalak, inguru horretako taberna eta jatetxeek erabili dezaten.