Datozen asteetan egingo diren lanen artean hauek dira aipagarrienak: kioskoko toldoa, kajoiak, mandoak eta falta diren banoak amaitzea eta, orokorrean, arketak eta tapak errepasatzea.

Egunerokotasunean eragin handiena izango duten lanen artean, hau da inportanteena: Endaia kaleko bi hodi ordezkatuko dira, bere garaian ezarritakoak ez baitaude sakonera egokian.

Behin lan horiek amaituta, Udalak bukatutzat emango ditu plaza birmoldatzeko obrak, eta, ondoren, Telefonicak eta Iberdrolak instalazio elektrikoko eta telekomunikazioetako kableak lurperatzeko lanak egingo dituzte datozen hilabeteetan.

Badakigu obra honi behin betiko amaiera emateko gogoz gaudela eta orain egin behar ditugun esku-hartzeek deserosotasuna sortuko dutela; baina, orain arte bezala, denon arteko elkarlan eta ulermenarekin errazago izango da.