Anuska Esnal Orioko alkateak eta Xabi Ibarguren kultur zinegotziak udazkeneko kultur agenda aurkeztu dute Mutiozabal kanpoaldean. Urria eta azaroa bitartean bederatzi kultur jarduera antolatuko dira, publiko desberdinentzat eta alor desberdinetakoak: musika-emanaldiak, antzerkiak, ipuin-kontalariak, erakusketak, bakarrizketak... Ekitaldiak Karela kiroldegian, Arraunetxean eta kultur etxean izango dira, besteak beste. Emanaldi batzuk doakoak izango dira eta beste batzuk, ordea, ordaindu egin behar dira. Gonbitak edota sarrerak emanaldi bakoitza baino astebete lehenago jarriko dira jendearen eskura kultur etxean.

Urrian
● Urriaren 15ean, Txomin Artolaren kantaldia, 19:00etan, Arraunetxen. Sarrera: 2€.
● Urriaren 24an, Izaroren kantaldia, 19:00etan, Karela kiroldegian. Sarrera: 10€.
● Urriaren 26an, Kris Etxabe eta Maite Marquez ipuin-kontalariak, 18:00etan, kultur etxeko areto nagusian. (5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat)
● Urriaren 29an, «Bost minutun» antzezlana, Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaiarekin, 19:00etan Arraunetxen. Sarrera: 10€.

Azaroan
● Azaroaren 8an, Miriam Mendoza ipuin-kontalaria, 17:30ean, kultur etxeko areto nagusian.
● Azaroaren 8tik 19ra, Iosu Garairen argazki-erakusketa, kultur etxeko areto nagusian.
● Azaroaren 12an, «Erradikalak ginen» bertso- eta bakarrizketa-saioa, 19:00etan, Arraunetxen. Sarrera: 5€. (Ahalduntze Eskolaren eskutik)
● Azaroaren 20an, Nogenen kantaldia, 19:00etan, Kiroldegian. Sarrera: 10€.
● Azaroaren 23an, Ines Bengoa ipuin-kontalaria, 17:30ean, kultur etxeko areto nagusian.