Aste honetako kultur programazioari eutsi egingo zaio, eta bi emanaldi egingo dira:

  • Azaroak 18, ostegunarekin, 18:30ean herriko plazan, Danbolin Musika Eskolako ikasleen Santa Zeziliako kontzertua.
  • Azaroak 20, larunbatarekin, 19:00etan Karela kiroldegian, Nogen musika taldearen kontzertua.

Ekitaldiok Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak emandako urriaren 6ko aginduan jasotako neurriak beteko dituzte:

  • Metro eta erdiko distantzia mantentzeko aforoak murriztuko dira.
  • Eskuen higienea bermatuko da ekitaldien hasiera eta amaieran.
  • Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da.
  • Ekitaldiak irauten duen bitartean ezingo da ez jan ezta edan ere, ura izan ezik.