Noka ikastaroan izena emateko epea zabaldu da berriro

Urte berriarekin batera iragarri zuen Ahalduntze Eskolak, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, nokaren ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, urteko lehen hiruhilekorako prestatutako ikastaroen egutegia. Deialdiak izandako erantzuna ikusirik, dena dela, saioen formatua aldatzea erabaki dute orain, eta egun hauetan egingo dute ikastaroa: otsailaren 18tik martxoaren 25era, ostiralero, 17:30etik aurrera.

Eskola teoriko eta praktikoak bereizi beharrean, parte-hartzaileen beharretara egokitutako saioak eskainiko dituzte. Izan ere, helburu nagusia herritarrei noka ezagutzeko eta erabiltzen hasteko oinarriak eskaintzea da, eta horretarako, praktika da modurik eraginkorrena.

Ostiraletan elkartuko dira kultur etxean, eta 17:30etik aurrera, ordutegi zehatzik gabe ariko dira. Horregatik, norberaren beharren arabera, taldearekin bat egiteko aukera izango da.

Izen-ematea zabalik da oraindik ondorengo formularioan.

Eta Informazio gehiago eskuratzeko, jo Orioko Ahalduntze Eskolara: