Abenduaren 22an abiatuko da Gabonetako programa

 

Urtero bezala, Danbolin Musika Eskolaren eta Salatxo abesbatzaren Gabonetako emanaldiarekin hasiko da Gabon giroko programazioa herrian.  Herriko eragileekin prestatutako egitarauan, adin eta gustu guztientzako eskaintza bermatuko da beste behin, protagonista nagusiak haurrak izango badira ere.

Musika, dantza, jolasak eta kirola. Horiek izango dira aurtengo ekitaldien osagai nagusiak.

Osteguneko Gabonetako kontzertuaren ondotik, Harribil dantza-taldearen Hegaldia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da hilaren 23an, ostiralarekin, eta larunbatean gaztetxoenei zuzendutako jarduerak izango dira: eguerdian herriko haurren kantu-jira, 17:30ean txokolate-jana, eta 18:00etatik aurrera, Mari Domingi, Olentzero eta lagunen etorrera. Azken bi urteetako egokitzapenen ondoren, aurtengoan ohiko dinamika berreskuratuko da.

Abenduan, gainera, beste bi ekitaldi izango dira herrian: Ansorena & Senperena bikoaren Euskal Danbolinaren Aroak saioa abenduaren 27an, eta haurrentzako Iratxoen kantu sekretuak ikuskizuna, Herriko Plazan, abenduaren 30ean.

San Silvestre lasterketa eta puzgarriak ez dira faltako, urtero bezala, eta jaiak amaitzeko, herriko eragileekin prestatutako Erregeen desfilea izango da urtarrilaren 5ean. Gozatu Gabonetako egunak!

Programa

Abenduak 22, osteguna: Gabonetako Kontzertua, Danbolin Musika Eskola eta Salatxo abesbatzarekin, 18:00 – Herriko plazan

Abenduak 23, ostirala: Harribil dantza-taldearen Hegaldia ikuskizuna, 22:00 – Kiroldegia

Abenduak 24, larunbata: Ikastetxeetako haurren kantu-jira, 12:00 – Herriko Plaza. Antolatzaileak: Zaragueta Herri Eskola eta Orioko Herri Ikastola

Abenduak 24, larunbata: Txokolate-jana, 17:30 – Herriko Plaza.  Antolatzailea: Arkupe elkartea

Abenduak 24, larunbata: Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera, 18:00 – Herriko Plaza. Antolatzailea: Lera taldea

Abenduak 27, asteartea: Ansorena & Senperena, Euskal Danbolinaren Aroak saioa. 19:30 – Eliza

Abenduak 30, ostirala: Iratxoen kantu sekretuak, Gookapi euskaraz, 18:30 – Herriko Plaza

Abenduak 31, larunbata: San Silvestre lasterketa, 11:00etan haurrak eta 12:00etan helduak – Ikastolako plaza. Antolatzailea: Kamel Ziani Atletismo Taldea

Urtarrilak 2, astelehena: Puzgarriak, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 – Kiroldegia

Urtarrilak 4, asteazkena: Kale-animazioa, 18:00 – Eusko Gudariak. Antolatzailea: Arkupe elkartea

Urtarrilak 5, osteguna: Erregeen kabalgata, 18:00 – Herrian barrena, kiroldegian bukatuta