Orioko Udalak modernizazio- eta berrikuntza-arloan dituen beharrei aurre egiteko programa bat jarri du martxan eta hori garatuko duen teknikari baten bila dabil.
Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek abenduaren 7ra arte izango dute aukera izena emateko. Lanbiden izen emateaz gain, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, merezimenduen atalean baloratzeko ziurtagiriak eta nortasun-agiriaren kopia aurkeztu beharko dituzte izangaiek Orioko Udaleko erregistroan.
Eskaintzaren kodea 162021010918 da eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri.
Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak: