Alde Zaharreko mugikortasuna lantzeko bilera irekia deitu du Udalak

Datorren astelehenean, ekainak 6, Alde Zaharreko mugikortasuna aztertzeko bilera irekia egingo du Udalak. Kultur etxean izango da, 19:00etan, eta Alde Zaharreko bizilagunei zuzendutakoa da deialdia, mugikortasunari lotuta auzoan dauzkaten zailtasunen berri eman dezaten.

Alde Zaharreko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu nahi ditu Udalak eta, horretarako, hor bizi direnen iritzi eta ikuspuntuak ezagutu nahi ditu, elkarlanean auzoa hobetzeko asmoz. Gaian interesa duten guztiek parte hartu dezakete bileran.