Andra Mariko obrak: lehen aldaketak inguruan

Abuztu bukaeran iragarri bezala, Andra Mari inguruko lanak hasi aurretik hainbat aldaketa egin dira ingurua prestatzeko. Besteak beste, Arrantzale kaleko zaborgunea Balea kalera lekualdatu da, Kiroldegiko garaje-sarreraren ondora.

Aldaketa horren ondorioz, zabor-bilketa modu seguruan egin ahal izateko —ontziak kamioiaren eskuinaldean kokatu behar baitira jasoketa egiteko—, Palota kalearen noranzkoa aldatu zen atzo.  Horretarako, noranzko berrira egokitzeko, bideko pintaketak egin eta seinaleak aldatu dira.

 

Lanen hasiera irailaren 14an

Hasiera batean lanak lehenago hastekoak zirela jakinarazi bazen ere, Andramari inguruko obrak irailaren 14an hasiko dira.

Obraren abiapuntu nagusia inguruko euri-uren bilketa hobetzea eta uholdeei konponbidea ematea da, eta horretarako, lanak hasi aurretik kaleko koten neurketa zehatzak egiten ari dira. Jakinarazi digutenez, aste honetan topografoarekin egiaztapenak egingo dituzte eta datorren astean ekingo diote obrari.

Obrak Andramari eta kiroldegi arteko eremutik abiatuko dituzte. Bertan, euri-uren sistema egokitzeko lanak eta ponpaketa sistemaren prestaketari ekingo diote. 

 

Barkatu aldaketek eta obrek sor ditzaketen eragozpenak, eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.